Urkiola

10907485615_12ce1c3e5e_b

Gizaldietako historia ingurune pribilegiatu batean. Orotariko pertsonek zentzua ematen diote tokiari bere izate hutsarekin.

Inguratzen dituen herriek elkargune bezala Urkiola zeukaten. Handik eta hemendik datorren jendea inoiz norbaitek “…Urkiolan ikusiko gara…” esan zielako.

Naturak espazioaren mistika goratu zuen lekua, pertsonek babesa aurkitu eta norbanakoaren hausnarketa eta erlazioak berreskuratu nahi ditugu eta balorean jarri. Bere historiak izan duen indar berberarekin datozen urteetan berreskuratu nahi dugu.  Tradizioak, ekintzak eta natura elkarrekin bizi diren topaketa leku bat eta toki orotako pertsonak eta herriak elkarrikusteko ingurune apartekoa.

URKIOLA XXI proiektua URKIOLA BIZIA bihurtu da, historiaren ondarea batu eta gaur eguneko bizipenetan eraldatzen duen proiektua. URKIOLA BIZIA espiritualidadea, kultura, kirola eta bereziki eduki soziala jorratuko duen elkargunea da.