Gunea

150 hektarea Euskal Herriko epizentru geografikoa eta kulturalean.
Bizkaia eta Araba arteko bidean, Gipuzkoarekin mugan. Abeltzantza eta artzaintzaren tradizio historikoa duen gunea, persona, herri eta komertzianteen erromesen gunea. Komertziante hauek barnealdetik itsasoruntz eta itsasotik barnekalderuntz eramaten zituzten merkantziak, Urkiolako Santutegiaren bi uretako teilatuan irudikatuta dagoen moduan, non urak katauriruntz edo mediterraneoruntz doazen.

Erdigunean Urkiolako Santutegia, inguruko aktibitate erlijiosoaren muina eta gunearen izaera eta identitatea markatzen duten sinbolismoz josia. Bukatu gabe baina harri bakoitzean, zimenduan, dorrean eta beiragintzan zentzu eta esangura guztia gordetzen dueña. URKIOLA zerbaitegatik nabarmentzen bada, inguruko herrientzako oso esanguratsua den sentipen erlijiosoagatik da. San Anton eta San Antonio debozio osoz gurtuak dira urterik urte, urte askoan. Ezkonduen eguna, umeen bedeinkapena…

Leku mitiko, magikoa, espirituala eta sakratua.

Kondairak dio, duela milaka urte, “Mari” Anbotoko damak, artzaiak eta bere artaldeak zaintzen zituela. Anbotok, beste mendi esanguratzu batzuk lagunduta babesten du ingurunea, urrutira kantauri itsasoa ikusi daitekeen mendiak.

Santutegitik hasita, URKIOLAk  elkarkidetza,  harrera eta topaleku izateko helburua betetzen duten jarduerak beste arlo berriago batzuetara zabaldu ditu. Aintzinatik izan dira  bertatratzen zen jendea jasotzen izan duten ostatuak. Abade Etxea cultura eta espiritualitatearen erreferente izan da. Aterpe Txikiak urtero urtero jaso ditu era guztietako taldeak. Lagunetxea jatetxe eta hotela egunero egunero familia eta taldeari jana eta aterpea emateko jaio zen. Eta gainera, Aterpe Handia, berriztatzeko zain Ostatuarekin batera, erabilera berrien zain, Abadetxearekin batera inguratzen den edonori gaurko eta biharko zerbitzuak emateko prest.