Jarduerak
URKIOLA BIZIA
topagune bat da.Aktibitateak eta gauzak gertatzen diran tokia eta egunero inspirazio iturri berriak aurkitu ditzakezun lekua. Gogoeta egiteko gunea.
Atal honetan, URKIOLAN jasotzen diren aktibitateen laburpena jasoko duzu, URKIOLA BIZIA berak antolaturikoak zein ingurune honetan prestatzen diren beste batzuk.
Kultura, sustraiak, kirola, natura, gazteak, emakumeak, gizonak, umeak…jende gutxietsia, arbuiatua, babes irmoa emango dien esku baten bila dabiltzanak. Izena eta abizena duten pertsonak eta gizarte hobeago bat bilatzen lagunduko duten elkarte eta erakundeak, gizarte hobeago bateruntz bidea eginez.
URKIOLA BIZIAk gertaerak kontatu nahi ditu, baina batez ere zuk kontatzea gura du, bertara zerk eraman zaituen konta dezazun, zer iradoki dizun, zer eman dizun, zer eman diozun eta zer eraman duzun zuretazako. “URKIOLARA bueltatuko naiz” da gure erronka. Bizitzea eta sentitzea da gakoa. BIZIA